Ermitagaina eta Mendebaldean joko aretoen aurkako mobilizazioak aurkeztu dituzte

Bi auzo huetan 3 apustu etxe daude. Hitzaldi eta kontzentrazio bat antolatu dituzte, eta otsailaren 8an Iruñean izanen den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

2020-ko urtarrilak 25

Jokoarekin dirua metatu nahi dutenen ofentsibak eta honek jendearen bizitzetan dituen eraginak kezkatzen gaitu, konkretuki Ermitagaña eta Mendebaldean, gure auzoetan.

2019ko ekainean Merkur joko aretoak ateak ireki zituen. Horrekin hiru dira jada mota horretako negozioak gure kaleetan, inguruan beste hainbat daudelarik. Gainera, hezkuntza espazioetatik oso hurbil eraikiak. Esate baterako, Jaso Ikastolatik: Reno 350m, Merkur 200m eta Sportium 190m. Merkur joko aretoaren alboan aurkitzen dira ere Nafarroako Liburutegia eta Musika Kontserbatorioa. Bestalde, ugariak dira apustu era berrietara egokitzen ari diren makinak tabernetan.

Nafarroan mota honetako 60 espazio baina gehiago daude gaur egun. Espainiar estatuari dagokionez kezkatzeako da honako datua; 2012. urtean 270.000 pertsona ziren jokoarekiko dependenteak eta 2018an hirukoitza baina gehiago: 860.000. Internet bidezko apustuak dira gehien igo direnak. Nafarroan prebentzio eta tratamendu zerbitzuak ez dira atentzio eskakizunak artatzera heltzen.

Arazoaren kausa argia da. Etekin ekonomiko izugarria ematen dute apustuek, eta diru horren metatzea balore sozial etikoen gainetik jartzen dute enpresariek. Kasu honetan oso modu zuzenean lapurtzen dute dirua eta, horretarako, ludopatiaz zein esperantzaz baliatzen dira besteak beste, krisi testuinguruak sortutako hainbat baldintza probestuz. Esate baterako, jendartearen zati handi baten pobretzea eta desesperazioa.

¡Apuesta, apuesta, apuesta, gana, gana gana! Apustu egitea ez da erabaki librea, horretara bultzatzen zaituzte gehienaren jabe diren gutxi batzuek: era zuzenean publizitatearekin, pertsona famatu eta erreferenteekin (futbol jokalariak, telebista aurkezleak…) eta zeharka, sistematikoki, kultura kapitalista jendarte osoan egunero zabalduz. Baita ezer gutxi daukan pertsona horretan ere.

Jokaldiaren logika ikusteko perspektiba hartuz argi ikusi daiteke orokorki langileak direla kaltetuak. Baldintza ekonomiko eta sozialek apustu egitera bultzatu zaitzakete. Esate baterako, hilabete bukaerara ezin heldu eta apustuek esperantza aurkezten dizutelako. Horrek ez du esan nahi jokalarien artean dirudunak ez daudenik, baina dirudunak apustu ia seguruak egiteko haina diru dauka, merkantzia ezberdinak salerosiz eta espekulatuz. Esate baterako, apustu etxe bat eraikiz.

Ondorioak larriak dira. Isolatzea, pobretzea, kontsumoarekiko obsesioa, despolitizazioa, indibidualismoa, desmobilizazioa, elkartasunean oinarritutako harreman sendoak galtzea…

Planteatzen duguna gure auzoetako joko aretoak ixtea da eta, bide horretan, gaurdanik neurriak hartzea (ordutegian, tasetan, publizitatean…). Horretarako hurrengo deialdietan parte-hartzera animatzen zaitugu:

Urtarrilak 29: 18:00 HITZALDIA Nafarroako Liburutegian (Aralar Elkartea + Iruñerriko Plataforma)
Otsailak 1: 13:00 KONTZENTRAZIOA Mendebaldeako Eroski alboan
Otsailak 8: 18:00 Iruñerriko MANIFESTAZIOA Gaztelu Enparantzatik. Zutabean joango gara auzotik.

Gehiago