Erizantza euskaraz eskeintzeko gomendio luzatu dio Arartekoak NUPeri

Nafarroako Arartekoak komenigarritzat jo du Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailari iradokitzea neurriak hartzeko unibertsitate horretan erizaintzako gradua euskaraz ezarri ahal izateko, ikasketak aipatutako hizkuntzan egin nahi dituzten ikasleek hala egin dezaten.

2018-ko apirilak 25

Iradokizun hau ikasle hauen egoera mahai gainean eta Nafarroako Parlamentuak otsailaren 15ean emandako ebazpena aintzat hartuz eman du. Ebazpen horretan Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eta NUPi Erizaintzako Gradua, baita eskatzen diren gainerako ikasketak ere, euskaraz egiteko aukera eskaintzeko eskatzen zion, eta helburu hori betetzeko beharrezkoak diren urrats guztiak emateko eskatzen zion.

Iradokizuna Errektoretzari eta Hezkuntza Sailari helarazi zaie. Lehenak, ezintasuna adierazi du irakasleen kontratazio terminoetan. Bigarrenak begi onez ikusi du iradokizuna eta horren beharrarekin bat egiten du. Horretarako NUPekin duen hitzarmenean euskararen presentzia areagotzeko hartutako neurrien berri ematen du.

Hauek horrela, errealitatea da gaur gaurkoz ez dela aldaketarik eman eta soilik 2 ikasgai eskaintzen direla euskaraz gradu osoan. Iruñeko Euskalgintzak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak hitzorduak eskatuko dizkiote bai Errektoretzari, baita Hezkuntza Sailari ere, urratsak eman ditzaten.

Gehiago