Eraso homofobo larria Iruñeko Alde Zaharrean: bi gazte kolpatu dituzte “marikoiak zarete” oihuen artean

Iruñeko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du bi gazte erasotzea leporatuta. Beste biren bila dabil, larunbat goizaldean, irain homofoboak oihukatu eta mutil gazte bikote bat bortizki kolpatzeagatik

2026-ko azaroak 9

Iturria: Euskalerria irratia

Eraso homofobo larria da gertatu da, aske maitatzeagatik persona bat konorterik gabe eta beste bat sudurra apurtuta utzi duena. Ostiraletik larunbaterako gauean gertatu zen, Estafeta inguruan lagun talde bat parrandaren amaieran ari zirelarik. Orduantxe, hiru gizonezko gerturatu zitzaizkien, ez zituzten ezagutzen, afaltzeko toki batez galdetu eta gero, bapatean irainka hasi zitzaizkien, “baina zuek zer zarete marikoiak?” esanez eta kolpeka ekin zieten bi mutil gazteen kontra. Haietako batek ukabilkada bortitza jaso eta konorterik gabe geratu zen lurrean, besteari sudurra apurtu zioten kolpeka. Erasotzaileek ihes egin zuten tokitik, baina gazteen lagun taldeko neska batek atzetik jarraitu zien, poliziari deitzen zion bitartean. Hortaz jabetuta, erasotzaileek alde egiteko esan zioten, baina zu ez zaitugu joko, neska zara eta esan eta gero.

Zauritutako gazteak, lehen unean San Martin osasun etxean hartatu zituzten, baina haietako bat ospitalera eraman zuten, buruan kolpea jaso eta gero obserbazioan izateko. Udaltzaingoak ikerketa ireki eta atzo eguerdian gizonezko bat atxilotu zuen, erasoaren egileetako bat izan daitekeelako. Beste biak identifikatzeko lanean dira orain. Atzo arratsaldean, atzetik jarraika izan zuten neska eta erasotuetako bat berriz ere udaltzainen komisaldegira joan behar izan zuten, testigantza zabaltzeko. Gorroto delitua dago ikerketaren muinean. Esan bezala, gaur eguerdian pasako da epaile aurretik atxilotuta den gizonezkoa.

Gehiago