Erabateko lanuztea Arazuriko Siemens Gamesako lantokiaren greba mugagabearen lehen egunean
Arazuriko Siemens Gamesako langileak enpresak Sarrigurenen duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute bertan zuzendaritzako kideak zeudelako. Bertan, euren lan baldintzak enpresako Nafarroako beste lantegi batzuetan dituztenekin parekatzeko eskatu dute.
2024-ko otsailak 5
Arazuriko Siemens Gamesako langileek aspalditik eskatzen dute euren lan baldintzak enpresa bereko beste langile batzuek dituztenekin parekatzeko, hala nola Sarrigurengo eta Agustinoseko plantillenekin.
Negoziazioan aurrerapausorik eman ez denez, eta azken bi asteetan jarraipen masiboa izan duten mobilizazio eta lanuzte partzialak egin ondoren (txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak lehen astean eta txanda bakoitzeko 4 ordukoak joan den astean), greba mugagabea hasi dute gaur, erabateko lanuztearekin.
Arazuriko langileek Siemenes Gamesako zuzendaritzako kideak Sarrigurengo eraikinean zeudela aprobetxatu dute kontzentratzeko eta lan baldintzen negoziazioan aurrerapausoak eskatzeko.
Gehiago
Elkarte memorialistek Erorien monumentua eraisteko eskatu dute Rozalejo jauregia Nafarroako Memoriaren Institutuaren egoitza gisa inauguratzeko ekitaldian
PetroHerria #01: Euskal Metropoli Fosila aztergai
1
