Erabakitzeko eskubidearen alde eta errepresioaren aurkako uholdea Donostian

‘Erreferenduma ez da delitua’ goiburupean manifestazio jendetsua izan da gaur Donostian, Gure Eskuk deituta. Kataluniako buruzagi sozial eta politikoen aurkako epaia salatu eta oinarrizko eskubideen defentsan, kalera atera dira milaka euskal herritar. Lluis Llach musikariak hartu du hitza eta jendearekin batera L'Estaca abestia kantatuz amaitu da ekitaldia.