Entzierroaren ordenantza inposaketan eta eskubide urraketan oinarritzen dela salatu dute

Iruñea Askatasunez-ek salatu du UPNk aurkeztutako Entzierroaren Ordenantzaren eraketan ez dela hiritarren ez eragileen parte hartzerako tarterik izan, eta UPNren inposaketa berri bat dela.

2014-ko apirilak 2

Iruñea Askatasunez-en esanetan “Entzierroaren Mahaia ordenantza legitimatzeko erabiltzen saiatu da UPN; eta jakina da Entzierroaren Mahaiaren funtzio bakarra ordenantza proposamena berandu eta presaka ezagutzea izan dela, hura behar bezala aztertzeko eta proposamen berriak egiteko aukerarik izan gabe.”

Horrekin batera, eragileak adierazi du araudi proposamen hau “inposaketan eta eskubide urraketan oinarritu ez ezik, diru biltze nahian” oinarritzen dela, eta ez kontzientziazioan, heziketan edo prebentzioan.

Azkenik, Iruñea Askatasunez-ek azaldu du “hiritarren parte hartzea oinarri izango duen bestelako hiri eredu baten alde” egiten duela, eta “hiritarrak udalaren mesedetara” egon beharrean “udala hiritarren eskarien mesedetara” egon beharko lukeela nabarmendu du.

Gehiago