Emakumea eta preso politikoa, zigor hirukoitza

Iruñeako Condestable jauregian topatu genituen Oihana Etxebarrietak, Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea, Urtza Alkorta sarekidea eta preso ohia eta senide den Mila Jimeneze. Pertsona askorentzako tabua den gaia landu zuten: emakumea eta kartzela. Giro hurbil eta atseginean lehenengo eskuko iritzi eta bizipenak entzun ahal ziren jauregian eta guk euren iritziak jaso genituen.

2016-ko apirilak 11

Nola eragiten dion dispertsioak emakumeari, nolako harremanak dituen
emakumeak espetxean, nola bizitzen duen amatasuna… Galdera asko
airean, eta erantzunak emateko prest aurkitu genuen Urtza Alkorta preso
politiko ohia. Berarekin batera, Oihana Etxebarrietak, Euskal Herriko
Bilgune Feministako kideak kolektibo honek Sarerekin batera prestatu
duen dossierraren
 edukiak azaldu zituen. Bertan, datu orokorrak emateaz gain, emakume
presoek pairatzen duten zigor hirukoitzaren inguruan (soziala,
pertsonala eta penala) eta ematen diren egoera eta harremanen inguruko
hausnarketa egiten da.

Gehiago