Elkartasuna Notre Dame Des Landeseko ZADistekin

Iruñeko Maravillas gaztetxearen atarian elkartasuna adierazi dute hamarna pertsonek, Bretainian kokaturik dagoen "autogestio laborategi" honek azken asteetan jasaten duen bigarren eraso poliziala salatuz.

2018-ko maiatzak 23

Pasa den ostegunetik, dozena bat etxe eraitsiak izan dira, 8 atxiloketa egon dira eta zauritu ugari. Haien artean, eskua galdu duen gazte bat.

Notre Dame Des Landes-eko ZAD (zone a defender) erasopean dago. Aireportu proiektua geldiaraztea lortu duen mugimenduaren parte izan dira 2009tik aurrera Bretainiako lur eremu hau okupatu duten 300 lagun inguru. “Orain frantziar estatua haien etxeak suntsitu eta proiektu kolektibo eta bizimodua eteteko prest dago, bortizkeria poliziala medio”, salatu dute Euskal Herriko solidarioek.

Lehendabiziko erasoa pasa den apirilaren 9an hasi zen. Aste batetan zehar gendarmeek eremua militarizatu eta hogeita hamar bat etxe eraitsi zituzten. Gobernuak orduan su-eten epe bat eta negoziaketa ireki zituen, bertako biztanleei legalizazio prozesu bat eskainiz eta prozesu horretan parte hartzen ez zuten ZADistek kanporatuak izango zirelako mehatxupean. Su etenak iraun bitartean poliziaren presentzia mantendu da eta istiluak ez dira eten. Pasa den ostegunean, ultimatumaren epea bukaturik, berriz ere hasi ziren etxe hustutze eta eraisteak eta jazarpen poliziaren igoera. Atzo jakin zenez, polizia frantsesak maiz erabiltzen dituen granadetako bat lehertzean gazte bat larriki zauritua izan da, eskua anputatu zaiolarik.

Gehiago