Elkartasun argazkia Baionan epaituko dituzten migratzaileen aldeko zazpi ekintzaileekin
Urriaren 7an, migratzaileen aldeko zazpi ekintzaile epaituak izango dira Baionan, azken Korrikaren edizioaren lehen egunean 36 migratzaileekin batera muga zeharkatzea helburu zuen desobedientzia ekintza burutzeagatik. Egungo migrazio politika irmoki salatzeko eta auziperatuei babesa eskaintzeko, elkartasun argazkia eginen da bihar Iruñeko Gaztelu Plazan arratsaldeko 17.30etan.
2025-ko urriak 3
2024ko martxoaren 14an Korrikaren 23. edizioa Irunen hasi zen, eta desobedientzia zibileko ekimen baten bidez, osotara 36 migratzaile pasa ziren muga ehunka lagunen babesarekin.
Harrera elkarteek harturiko kilometroa bereziki jendetsua izan zen. Ibaiaren alde bietan, jendez lepo zegoen zubia. Jende multzo horren babesean han eta hemen migratzaileak ikusi ahal izan ziren, haietako batzuk Korrikaren petoa jantzita.
Epaiketaren data atzeratu zen eta urriaren 7an izanen da, azkenekoz.

