Elkarretaratzea Iruñeko udaletxearen aurrean, Gurutzeko Plazako zuhaitzen alde

Elkarretaratzea izan da Iruñeko udaletxearen aurrean, UPNk Gurutzeko plazan parking bat eraikitzeko hartu duen erabakiaren aurka. Izan ere, parking hori eraikitzeko 40 zuhaitz moztuko baitituzte. Bertaratu direnek euritakoa eraman dute, krisi klimatikoaren aurrean zuhaitz eta itzalen beharra dagoela erakusteko. Gainera, ostiralean, uztailaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan Gurutzeko plazan protesta egiteko deia zabaldu dute.