Elkarretaratzea Iruñean Yurii Sheliazhenko bakezale ukraniarraren askapena exijitzeko

Yurii Sheliazhenko, Ukrainiako mugimendu pazifistaren militantea eta insumisoa, etxean atxilotua dago. Gerrarik Ez plataformak deituta, bere egoera salatzeko elkarretaratzea egin da Iruñeko Sarasate Pasalekuan. Berehala eta baldintzarik gabe askatzea exijitu dute.