Elkarretaratzea euskara ikasteko baimenen ukazioa salatzeko
LABek elkarretaratzea egin du Nafarroako Hezkuntza saileko ate parean, euskara ikasteko baimenen ukazioa salatzeko. Sindikatuak azaldu duenez, euskararen eta langile publikoen hizkuntza-eskubideen aurkako ekintza uholde berri batek piztuta bildu dira gaurkoan.
2023-ko azaroak 3
Izan ere, azken asteetan Hezkuntza departamentua euskara ikastaro trinkoetara joateko baimenak ukatzen ari dela azaldu du LABek. Eta jarrera eta gertaera hauei bukaera emateko borroka egingo duela argi utzi du: langile publikoek prestakuntza jasotzeko duten eskubidearen kontra egiten baitute eta, ondorioz, baita Nafarroako herritarron hizkuntza-eskubideen kontra ere. Bukatzeko, sindikatuak, babesa eta atxikimendua eskaini dizkio Kontseiluak deitutako manifestazioari eta nafar guztiei dei egin die bihar, azaroak 4, Bilbora joan daitezen euskara bereziki azken hilabeteetan jasaten ari den erasoari aurre egiteko.