Elkarretaratze zaratatsua Erorien monumentu faxistaren eraispena eskatzeko

Iruñeko Udaletxe plazan elkarretaratze zaratatsua egin da, adierazi duten bezala, "Udalak argi entzuteko" erorien monumentu faxistaren eraispena exijitzen dutela. Izen eta eginkizun aldaketarekin nahikoa ez dela aldarrikatuz, Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari berehalako eraispena eskatu diete.