Elizondoko Benito Menni zentroan egin nahi dituzten murrizketak salatu dituzte
Elizondoko Benito Menni zentroan murrizketak egin nahi dituzte. Eta, Zentroko erabiltzaileen senideek, murrizketak erabiltzaileentzat guztitz kaltegarriak direla salatu dute.
2025-ko otsailak 5

Elizondon Hermanas Hospitalariasek duen Benito Menni zentroko hiru eraikinetako bat itxi nahi dute, eta beraz, 15 langile kaleratu. Neurri hauek, ematen den zerbitzua murrizteaz gain, kalitatearen okertzea ere suposatuko lukeela salatu dute erabiltzaileen senideek. Izan ere, erabiltzaile asko Iruñera lekualdatu beharko lirateke, eta beste asko irekita gelditzen diren beste bi eraikinetan pilatu, lehen gelan bakarrik zeudenak, gela partekatzera behartuz.
Langileak azarotik ari dira neurri hauen aurka mobilizatzen eta grebak egiten. Eta, haste onetan greba deitua dute.
Egoera honen aurrean, Benito Menniko erabiltzaileen senideek prentsaurrekoa eskaini dute egoera salatzeko. Alde batetik, erabiltzaileek jasan duten zaintzaren kalitatearen okertzea salatu dute, eta enpresak onura ekonomikoak erabiltzaileen ongizatearen gainetik jarri duela gaitzetsi. Gainera, enpresak ez diela murrizketak planteatu eta bi hilabete pasa arte ezer esan ez dutela salatu dute ere; diotenez, erabiltzaileak langileen aurka jartzeko hertsatuz. Beste aldetik, Nafarroako Gobernuak ardura hartzea exijitu dute, izan ere, diru publikoz sostengatzen den zerbitzua baita Elizondokoa. Bukatzeko, langileen mobilizazio eta grebei babesa eman diete egoera leheneratzeko bide gisa.