Elikadura burujabetzaren aldeko aldarria agroindustria, Mercadona eta makroetxaldeen aurrean

Valle de Odieta enpresa, Mercadonaren saltoki bat eta AN agroindustriako taldearen egoitza nagusia "zigilatu" dituzte elikadura burujabetzaren eta agroekologiaren aldeko ekimen batean. Larunbata honetan Iruñean "Elikadura burujabetza orain!" lelopean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu dute. Mobilizazioa Baluarteko Plazatik abiatuko da 17.30etan.