ELAk salatu du Arcelorreko Zuzendaritzak kaleratzeekin eta Legasako zentrua ixteko asmoarekin jarraitzen duela

Sindikatuak gogor salatu du enpresak ez duela frogatu erabaki hau justifikatzen duten arrazoirik. Bihar lanuzte eguna aprobetxatuz asanblada ezberdinak egingo dira Agurain eta Legasako lan-zentruetan hurrengo astetik aurrera eman beharreko erantzuna adosteko.

2025-ko maiatzak 15

Apirilaren amaieran, Legasa eta Aguraingo lan-zentruetan 40 langile arte kaleratzeko asmoa jakinarazi zuen enpresak. ELAk salatu du enplegu suntsiketa “etengabea” dela azken urteetan eta hau “estrategia horretan pauso bat gehiago” dela.

ELAk EEEa erretiratzeko eta etorkizun industriala eta enplegua bermatuko duten inbertsioetan oinarritutako negoziazioak hasteko eskatu du. “Txosten teknikoa egin duten adituekin kontrastatu ondoren, agerian geratu da kausak egiaztatu gabe jarraitzen dutela, planteatutako kaleratzeak ez direla justifikatzen eta aurkeztutako dokumentazioa ez dela nahikoa horiek egiaztatzeko”, argudiatu du sindikatuak. Hori dela eta, ELAk espedientea atzera botatzea eskatu du.

2 lan-zentruetako langileak Berriobeitiko lan-zentruaren aurrean batu dira gaur. Enpresak negoziaketak eragindako lan-zentruetatik hurrundu nahi izan ditu eta greba eguna erabili dute bertaratzeko.

Hurrengo bilera datorren asteko maiatzaren 21ean izango da. Biharko deituta dagoen lanuztea erabiliko dute langileek egoeraren balorazioa egiteko eta hurrengo astetik aurrera eman beharreko erantzuna adosteko.

Gehiago