ELAk kapitalari eta aberastasunari ezarritako zergak handituko dituen erreforma fiskala eskatu du
ELAk fiskalitateari buruzko txostena aurkeztu du, "Langile klaseak zerga-sistemari eusten dio" izenekoa. Izan ere, salatu du, Nafarroako enpresek irabaziengatik, 2007an baino ia 100 milioi gutxiago ordaintzen dutela eta soldatapekoek, berriz, 810 milioi gehiago. Horregatik kapitalari eta aberastasunari ezarritako zergak handituko dituen erreforma fiskala aldarrikatzeko mobilizazioa egin du.
2024-ko abenduak 13
Gehiago
Ikerketa publikoa osasunean: adostasunetik ekintzetara
ELAk Elaborados Naturales-en lehen enpresa-hitzarmena adostu du, 4 urtean soldaten % 26ko igoerak lortuz
