ELAk ez du ISNN enpresako hitzarmena sinatu “nahikoa ez dela” iritzita
Bai sindikatuak bai afiliatuen batzarrak uste dute edukia "ez dela nahikoa, aldi baterakoak eta lanaldi partzialeko kontratudunak kanpoan uzten dituelako". Komunikatu batean UGT, CCOO eta LAB sindikatuek lortutako akordioa kritikatu du ELAk.
2022-ko apirilak 13
24 eguneko grebaren ondoren, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek joan den ostiralean erabaki zuten greba bukatutzat ematea eta enpresako zuzendaritzarekin hitzarmen-aurreakordioa sinatzea.
ELA sindikatuak ez du ontzat eman akordioaren edukia, nahikoa ez dela iritzita. Gogoratu behar da aldarrikapenetako bat zela aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzea eta kontratu partzialak lanaldi osokoak izatea. Pertsona horiek ere greba babestu dute, eta, beraz, ez dirudi bidezkoa denik akordiotik kanpo uztea.
ELAk kontratazio horiek egiteko eskatu dio ISNNko zuzendaritzari, hitzarmena sinatzeko baldintza gisa.
ELAk ISNren eta VWren arteko konplizitatea salatu nahi du beste behin, grebaren ondorioak murrizteko, legezkoak ez diren praktikekin. Lan-ikuskaritzak ebazteke ditu greban dauden langileak legez kanpo ordezkatzeagatik egindako salaketak.
ELAk langileak beren lan-baldintzak duintzeko eraman duten borrokaren balioa jarri du, zailtasun guztiak gorabehera. Borroka sindikala prekarietatearen aurkako errezetarik onena dela frogatzen da. Hala ere, sindikatuak uste du grebari eusteak langileen % 100i mesede egingo liokeen akordio hobea ekarriko lukeela. ELAk antolatuta jarraitzeko deia egin die langileei. Lan-baldintzak hobetzeko aukera berriak egongo dira etorkizunean
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu VW lantegiko batzordeek greba-egun hauetan helarazi dizkiguten laguntzengatik.