ELA, LAB, UGT eta CCOOk desgaitasuna duten Pertsonen Arretarako zerbitzu publiko eta duinak aldarrikatu dituzte

Datozen egunetan, Nafar Gobernuko Eskubide Sozialeko Departamentuak, desgaitasuna duten pertsonen arretarako itunpeko zentroen pleguak lehiaketara aterako ditu.

2022-ko urtarrilak 18

Sindikatuetatik ohartarazi dute, sektorea ezin dela inbertsio-funtsen esku geratu, horien interes bakarra etekinak maximizatzea baita, plantillen lan-baldintzen eta zerbitzuaren kalitatearen kontura. Zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa defendatzen dute, erakunde publiko baten bitartez, lan-zentruetan dauden plantillak sendotuko dituena.

Berriz ere, Nafarroako Gobernuak langileen parte-hartzea saihesten du  sektoreko pleguak egiterako orduan. Plegu horiek informazio eskasa eta  zerbitzuen beharrei eta funtzionamendu egokiari erantzuteko nahikoa  baliabide ez izatea jasotzen dute. Horregatik, gobernuari eskatzen diote  plantillak handitzeko, ratioak hobetzeko, kategoria profesional guztiak barne hartzeko eta jarraipen eta kontrol-mekanismo zorrotzagoak eta  eraginkorragoak izateko.

Gehiago