#EkinAHOTSArekin: izan zaitez AHOTSAren akzioduna!
Ahotsa oso baldintza prekarioetan ari da, diruz oso eskas, eta hori benetako mehatxua da irauteko. Beraz, gure 'kapital soziala' 500 akzioetan banatzea pentsatu dugu, webgunearen erabiltzaileak beraiek izan daitezen proiektuari sostengu ekonomikoa emanen diotenak.
2015-ko uztailak 28
Duela urte eta erdi, laguntza eskatu genizuen Nafarroan herri mugimenduaren zerbitzuko bideoerreportaje, albiste eta iritzien webgune bat sortzeko. Une hartan, norbanako eta talde askok ekarpen ekonomikoa egin zenuten, gure hitza bete genuen eta Ahotsa.info jaio zen.
Pozik gaude egindako lanarekin, eta gure ustez herri mugimenduarentzat baliagarria den tresna bat eraikitzen ari gara. Gero eta talde sendoagoa gara, eta proiektu asko ditugu etorkizunari begira.
Nafarroako aldaketa sozial eta politikorako eragile aktiboa garela uste dugu. Horrexegatik, gertatzen dena jasotzeaz gainera (batzuek ezkutatu nahi duten hori), errealitatean eragiteko asmoa dugu, irudi berriak sortu, pertsonaiak, eztabaidak, mezuak…
Proiektu honen punturik ahulena finantzabidea da. Urte eta erdi honetan, saiatu gara hainbat bide erabiltzen dirua lortzeko, baina ez gara iristen. AHOTSA oso baldintza prekarioetan ari da, diruz oso eskas, eta hori benetako mehatxua da irauteko.
Beste aldetik ikusita, urtean 30.000 euroko kapitala aski izanen litzateke AHOTSAren bideragarritasuna ziurtatzeko eta oso tresna indartsua eraikitzeko. Hortaz, kapital hori urtean 60 euro eginen duten 500 akzio banatzea pentsatu dugu, herri mugimendua bera, webaren erabiltzaileak beraiek izan daitezen proiektuari sostengu ekonomikoa emanen diotenak.
Diru horrekin bi pertsona aritu daitezke profesional gisa AHOTSAn, eta tresnerian inbertitzeko diru puska bat ere edukiko genuke.
#EkinAHOTSArekin
Izan zaitez AHOTSA.info-ren akzioduna / ekintzailea. Bat egin gerrila komunikatiboarekin!
• Grabatu behar ditugun ekintza eta bideo guztien berri emanen dizugu, parte har dezazun nahi izanez gero.
• Proiektuari buruzko informazioa bidaliko dizugu, eta egiten dugun lanaz iritzia eskatu. Sormen taldeetarako, ideia-jasetarako etortzeko deia eginen dizugu…
• Urteko batzarrean parte hartu ahal izanen duzu: bertan kontuen berri emanen dugu, eta egindako lana baloratu. Batzarraren ondotik, herri bazkari ederra eginen dugu eta… AHOTSA.info-ko akziodunentzako festa berezia!
• Eta, noski, berriemaile izateko aukera izanen duzu, AHOTSA-rentzat bideoak egiteko edo bururatzen zaizun moduan laguntzeko.
Opari hauek zuretzat bakarrik:
• DVD bat, urteko onena + eduki bereziak + okerreko grabaketak biltzen dituena
• Akziodunaren diploma, pertsonalizatua eta Majaris de la Sornak sinatua
Deskontuak
• AHOTSA.info-ren produktu guztietan.
• Web-eko publizitatean (%20)
• AHOTSA.info-ren prestakuntza eskolan.
Izan zaitez AHOTSAren akziodun-ekintzailea
Astean euro bat bakarrik (60 euro akzio eta urteko).
Bidali SMS bat, zure izenarekin, 688 85 83 68 telefonora. Edo idatzi ahotsasarea@gmail.com helbidera
Izen-deiturak. Helbidea. Posta kodea. Herria. Probintzia. Herrialdea. Telefonoa. Helbide elektronikoa.
Web-orriaren ___ akzio (zenbaki bat jarri) erosi nahi dut (akzioko 60 euro urtean)
Kontu-zenbakia:_____________________
Akzio bakoitza bi epetan ordainduko da, bakoitzean 30 euro, urte bakoitzeko uztailaren 1ean eta urtarrilaren 1ean.