Ekainaren 28 LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunerako Lizarrako egitaraua aurkeztu dute

Lizarraldeko E28 Herri plataforma-k aurten Harrotasunaren Egunaren bueltan eginen dituen ekimen eta mobilizazioak iragarri ditu. Normatibizatzen eta merkantilizatzen dituzten ereduak, pinckwashing-a eta heteroaraua salatu eta desio eta identitateen ikusgarritasuna aldarrikatu dituzte.