Ekainaren 10ean euskera nafar guztien ondarea dela eta etorkizun oparoa izanen duela aldarrikatuko da Iruñean

Ekainaren 10a egun berezia izanen da euskararen aldeko borrokan. Nafartar guztien ondarea den euskararen etorkizunaren festa ospatu nahi du Sorionekuak ekimenak Iruñean. Irulegiko eskuaren aurkikuntza eta gero euskara historia luzea duen hizkuntza aldarrikatzeaz gain "etorkizun oparoa edukiko duena" ere badela lau haizetara zabalduko dute eginen den manifestazioan.