Ekainak 25 osteguna AHTren kontrako mobilizazioak izanen dira “Orain ardura” lelopean

Hego Euskal Herriko hainbat txokoetan eginen dira Abiadura Haundiko Trenaren aurkako mobilizazioak. Nafarroan Iruñea, Altsasu, Barañain, Tafalla, Etxauri, Orkoien, Agoitz, Leitza, Lizarra, Castejon eta Elizondon izanen dira kontzentrazioak.

2020-ko ekainak 23

Orain Ardura ekimena erakundeek krisi ekonomiko eta sanitario honetan funts publikoak kudeatzeko erantzukizuna eskatzen duen kanpaina da. Pertsonen osasuna eta bizi-baldintzak jokoan dauden une honetan, haien ongizatea bermatzeko behar diren baliabideak bermatzea eskatzen dugu. Hori dela eta, gastu faraoniko guztiak geldiaraztea, eta Abiadura Handiko Trenaren eta Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen proiektuetan gastatzen den dirua gizarte-beharretara bideratzea eskatzen dugu.

Hilabete honetan, hainbat kolektibo sozial eta sindikalek eta norbanakoek manifestu bat sustatu dugu. Manifestua maiatzaren 26an aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako lau hiriburuetan, osasun-krisia gehien pairatu duten tokietan: ospitaleetan, zaharren egoitzetan…
Manifestu osoa kontsultatu eta pertsonen eta kolektiboen atxikimendua gehitu daiteke hemen: orainardura.wordpress.com.

Data horretatik, manifestuak atxikimendu zabala ekarri du: 150 kolektibo sozial, ingurumeneko eta sindikal baino gehiagok eta 1800 norbanako inguruk sinatu dute gaur egun. Eta hau ideia horiek gizarte osora eramaten saiatuko den kanpaina baten hasiera besterik ez da.

Helburu horrekin, eta gizarte-zerbitzuetan baliabiderik ez dagoela salatzeko, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako hipoteka astuna ekarriko duten gizarte-onurarik gabeko proiektuetan xahutzen diren bitartean, Orain Ardurak elkarretaratzeak deitu ditu. Ekainaren 25ean, osteguna, izango dira EAEko eta Nafarroako lau hiriburuetan, baita beste hainbat herritan ere. Herritarrak animatu nahi ditugu elkarretaratzetara joan daitezen eta osasuna eta gizarte-zerbitzu publikoak eta kalitatezkoak indartzeko beharra aldarrika dezaten.

Nafarroan deitutako deialdiak hauek dira:
– Iruñea: -La Misericordia Zahar- egoitza, 19:30ean.
              -Etxabakoitz: Osasun etxea, 19:30ean.
              -Sanduzelai: Osasun etxea, 19:00etan.
– Altsasu: Aita Barandiaran Zahar- egoitza , 19:30ean.
– Barañain: Osasun etxe berria, 19:00etan.
– Tafalla: Osasun etxea, 19:30ean.
– Etxauri: Osasun etxea, 19:30ean.
– Orkoien: Osasun etxea, 19:30ean.
– Agoitz: Udal plaza, 19:30etan.
– Leitza: Herriko plaza, 19:30etan.
– Lizarra: Osasun etxea, 12:30ean.
– Castejon: Solidaridad Zahar-egoitza, 19:30etan.
– Elizondo: Herriko plaza, 19:30etan.

Gehiago