Ehunka pertsona bildu dira Donibanen “espetxe politikak Antxo hil duela” salatzeko
Ehunka lagun bildu dira gaur gauean Donibanen (Iruñea) "espetxe politikak Xabier Rey euskal preso politikoa hil duela" salatzeko. Arratsaldeko 20etan kontzentrazio bat egin dute eta ondoren, modu espontaneoan, manifestazio bat egin da auzoko karriketatik. Bihar osteguna, goizeko 7.30etan iritsiko Antxoren gorpua Iratxe belatokira.
2018-ko martxoak 7