Ehunka lagunek zonifikazioari hordago bota eta euskara eskubide osoz aldarrikatu dute Tuteran

Hordago ekimenaren deialdiari jarraituz, Nafarroa osotik etorritako ehunka lagun elkartu dira Tuteran herritarrei ezarritako euskararen zonifikazioa salatzeko eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Goizean, Errigorak martxan jarri du euskara sustatzeko kanpaina berri bat "Bat egiteko garaia da" lelopean.