Ehunka lagun bildu ziren Elizondon Lozy’seko lan hitzarmenaren alde
350 herritar inguru atera ziren Elizondoko karriketara pasa den larunbatean, ELAk deitutako manifestazioan, Lozy's farmazeutikari lan hitzarmena eskatzeko helburuarekin. Hamargarren greba eguna zuten langileek, eta «enpresaren berririk ez izateaz» gain, «greba eskubidea urratzen ari dela» salatu dute. Horren aitzinean, «argi daukagu borrokan segituko dugula negoziaketa erreal bat martxan jarri arte».
2024-ko martxoak 4
ELAk zabaldutako oharraren arabera, enpresak ez du mugimendurik egin oraindik eta hori dela eta Lozy´s Pharmaceuticals enpresako langileek euren mobilizazioarekin jarraitzea erabaki dute. “Langileek haien lan baldintzak hobetu nahi dituzte eta enpresak ezezkoan jarraitzen du”, dio ELAk.
Gehiago
El Ayuntamiento de Uharte rompe relaciones con el cura ultra que defendió bombardear Marruecos por la crisis migratoria en Ceuta
Arrotxapeako Gaztetxeak hamar urte bete ditu auzoa astintzen
2
