EHNEk salatu du %100 landare jatorriko hainbat produktu, haragiaren aipamena eginez saltzen direla

EHNE sindikatuak Carrefour supermerkatuaren aurrean prentsaurrekoa egin du, %100 landare jatorriko produktuetan haragiari aipamena eginez, etiketatze irregularra salatzeko. Etiketei dagokienez, Espainiar estatuan legeak gogortzeko eskatu dute, etiketatze horrek legea urratzen duela azpimarratuz. Eta bukatzeko, guzti honen inguruan laborategiko haragi-ekoizpena larriena dela azaldu dute. Horregatik etiketen inguruan eta laborategiko haragi-ekoizpenaren aurka kanpaina egiten jarraituko dutela argi utzi dute.