Egin zaitez Ahotsa.info-ko bazkide eta irabazi HTXrako sarrera bat!

Aspalditik baduzu buruan Ahotsa.Info-ko bazkide izatea baina inoiz ez duzu momentua aurkitzen? Ba orain heldu da unea. Egin zaitez bazkide abenduak 22 baino lehen eta Hatortxurock jaialdirako eginen dugun 2 sarreren zozketan parte hartuko duzu.

2019-ko abenduak 17

Askotan esan dugu. AHOTSA behar baduzu, AHOTSAk ere behar zaitu. Hedabide librea gara, baina independentziak bere prezioa du: geure buruaren jabe izan behar dugu. Horregatik, proiektu honen akzioduna izatea proposatzen dizuegu. Urtean 60 euro dira. Horren truke, aurtengo HTXrako irabazi dezakezu.

Ahotsa-ko bazkidea izateko eta zozketan parte hartzeko egin behar duzun bakarra hau da: Bidali zure datuak ahotsasarea@gmail.com email helbidera: zure izen-abizenak, etxeko helbidea, email-a, telefonoa eta kontu zenbakia (24 zenbaki, IBAN barne).

Zozketa asteartean eginen dugu, akziodun egin diren eta urteko kuota (60euro) ordaindu duten pertsona guztiekin. Kuotaren erreziboa zure kontu korrontetik pasatuko dugu.

Gehiago