Edur Perez: “Auzoak ez du ahaztu 10 urte hauetan Angelekin eta bere familiarekin gertatutakoa”

Angel Gogoan plataformako kide Edur Perez-ek nabarmendu du Donibaneko auzokideek Berrueta-Mañas familia babesteko lan handia egin dutela eta lanean jarraituko dutela instituzioek Angel Berrueta biktima politiko bat dela onartu arte. bakarrik modu horretan erreparazioan aurrera egin ahalko dutela adierazi du.