EDH jaialdia, urriaren 25ean eta 26a Iruñeko Trinitarios-en, eszena autogestionatuarentzat entsegu lokal bat lortzeko
2024-ko irailak 9
[PDF] Jaialdiaren inguruko dossierra
Ez Dago Hilda, eszena autogestionatua sustatzeko kolektiboak, urriaren 25ean eta 26an Iruñeko Trinitarioseko aparkalekuan ospatuko den IV. EDH Fest jaialdia aurkeztu du. Bi eguneko jaialdi honetan hartuko dute parte Maruxak, Bide Bakarra, Neskatasuna, Inguma, The Clayton eta beste hainbat musika taldeek. Sarrerak dagoeneko salgai daude.
EDH jaialdiak eszena autogestionatuak dituen beharrak asetzeko lokal bat lortzea du helburu, non taldeek entseguak egiteko eta kontzertuak antolatzeko aukerak modu autogestionatu batean bermatuak izanen diren. Horretara bideratuko dute aurtengo ediziotik aterako den etekina.
Urriaren 25 eta 26an Iruñeko Trinitarioseko aparkalekuan ospatuko da jaialdia. Ostiralean 17:00tan irekiko dituzte ateak eta eszenatokian, Añube, Maruxak, Ezkutu, Naxer, Leopardo eta Bide Bakarra, taldeak izanen dira. Larunbatean, berriz, The Clayton, The Dillingers, Neskatasuna, Opcio K95, Ahuntzak, Chuleria Joder! eta Inguma taldeak ikusteko aukera izanen da.
Sarrerak bai formatu fisikoan edo internet bidez eskuratu daitezke, Aintzina, Ezpala eta Herriko tabernetan eta www.labur.eus/4edhfest webgunean.