Duela 500 urte Iruñea gaztelarren aurka matxinatu zela gogoratu dute

"Nafarroa berriz altxa" herri ekimenak duela 500 urte okupatzaileen aurka matxinatu ziren Iruñeko herritarrak omendu nahi izan ditu gaur Nafarroako Artxibategian egindako ekitaldi batean. Garai horietan bezala, borroka askatzaileak indartu, biderkatu eta elkarlanean urratsak emateko deialdia zabaldu dute, eta ildo horretan ekainaren 19an Iruñean izanen den manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu dute.