Donibanen asteburu honetan izandako eraso sexista salatu dute

3 lagun atxilotu zituen pasa den igandean Udaltzaingoak Donibane auzoko etxe batean neka bat eraso izanagatik. Epailearen aurretik pasa ondoren aske gelditu ziren karguekin eta neskatik urruntze agindu batekin. Gaur hamarka lagun bildu dira eraso sexista berri hau gaitzesteko.