Donibaneko 3 lagun atxilotu ditu Poliziak Greba Orokorraren harira
Espainiako Poliziak 3 lagun atxilotu ditu gaur goizean Donibanen. Atxiloketak Greba Orokorrean egindako pikete batekin lotzen dira. Egun horretan Espainiako Poliziak gogor kolpatu zituen Donibaneko piketean ari zirenak inolako arrazoirik gabe. Hainbat pertsona zauritu zituen Poliziak.
2020-ko otsailak 13
Espainiako Poliziak 3 lagun atxilotu ditu Donibanen gaur goizan. Greba Orokorrean egindako pikete batean apustu etxeko arduradun batek jarritako salaketaren harira egin ditu atxiloketak Poliziak. Greba Orokorrean, Donibane auzoan pikete baten kontra oldartu zen Espainiako Polizia, hainbat zauritu eraginez eta gazte bat atxilotuz.
Komisaldegitik pasa eta gero, aske geratu dira atxilotu guztiak.