Dispertsioaren biktimen memoria aitortzea eskatuko du Etxeratek azaroaren 23an Gernikan eginen den ekitaldi batean

'Dispertsioaren biktimen memoria' aitortzeko ekitaldia egingo du Etxeratek azaroaren 23an Gernikan. Izan ere, azken 30 urteetan, ia 1.000 zauritu eragin ditu dispertsioak hainbat istriputan. Aurten, 13 pertsona izan dira kaltetuak. "Senideei ezarritako kondenarekin amaitzea" exijituko du presoen familiarren elkarteak.