Dispertsioaren aurkako argazki lehiaketa antolatu dute Oltzan

Euskal preso politikoen sakabanaketa izpide hartuta, euren eskubideak urratzen dituen politikaren salaketa egingo da argazki lehiaketa honekin.

2014-ko apirilak 1

Dispertsioaren aurpegi ezberdinak islatzen dituzten argazkiak bildu nahi dituzte leihaketa honetan: bidaiak, isolamendua, familia, politika, gastu ekonomikoa, arriskuak… Helburua, espetxe politikaren ondorioak irudien bidez azalaratzea.

Partaide bakoitzak hiru argazki bidali ditzake helbide honetara: etxean.nahi.ditugu@gmail.com.
Mezuan, argazki bakotzaren izenburuaz gain, partaidearen izena eta telefonoa agertu behar dira. JPG formatoan eta erresoluzio handian aurkeztu behar dira. Mugikorrarekin egindako argazkiak ere onartuko dira. Maiatzaren 1a baino lehen aurkeztutako argazki guztiak onartuko dira.

Epai-mahiaren ebazpena baino lehen argazkiak zonaldeko (Oltza-Etxauribar) herrietan publikoki aurkeztuko dira, eta baita www.oltzasarean.tk eta www.etxauri.org  webguneetan ere.

Epaimahaia zonaldeko hiru argazkizale osatuko dute, hauek argazki guztien artean 5 aukeratuko dituzte eta ondoren herri bozketa batean irabazlea aterako da. Herri bozketa eta sari banaketa Etxauriko jaietan izango da, ekainaren 13an. Ondoren afaria, musika eta abar egongo da. Saria
asteburu baterako irteera izango da.

 

Gehiago