Dena prest larunbatean Altsasun ospatuko den Herri Eskolen aldeko jaiarako

Sortzen eta Sakanako guraso elkarteen eskutik, hamaika izango dira egingo diren ekimenak hezkuntza publiko eta euskaldunaren alde. Herri bazkarirako txartelak amaitu dira.

2014-ko maiatzak 8

Dena prest larunbatean Altsasun Herri Eskolen alde egingo den jaia ospatzeko. Azken uneko lanak badira ere, eta eguraldia lagun izango dutelakoan, hezkuntza publiko eta euskaldunari babesa emateko asmoz antolaturiko jaia arrakastatsua izango dela uste dute antolatzaileek.

Mari Kalambre eta Ane pirata Altsasun izango dira ere, eta antolatu den Flash movea-an parte hartuko dute. Koloredun kamisetekin dantzatzeko deia zabaldu dute. Herri bazkarirako 220 tiket saldu dituzte.Ezin dutenez jende gehiago asumitu, bokatekin edo taperrekin etorri nahi duenarentzat leku aproposa antolatuko dutela iragarri dute. Txandak nahiko beteta daude, baina dena dela, norbait laguntzeko gogoekin badago, antolatzaileekin jarri daiteke harremanetan.

Gehiago