Datozen asteetan euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimenak biderkatuko dira nazioartean

Euskal Herriaren Lagunak komiteek euskal preso politikoen dispertsioaren aurkako nazioarteko kanpaina martxan jarriko dute datozen asteetan urtarrilaren 14an Sarek Bilbon deitu duen manifestazioarekin batera amaitzeko. Kanpaina hau Europa eta Latinoamerikako herri ezberdinetan eginen da, Askapenak jakinarazi duenez.

2016-ko azaroak 11

“Dispertsio politika ia hiru hamarkadaz espainiar zein frantziar Gobernu ezberdinek euskal preso politiko eta hauen senide eta lagunen aurka aplikatu duten politika berezi eta diskriminatzailea da. Gure iritziz, politika honek presoei dagokienean ezarri zaien kondenari gehigarri bat suposatzen du, eta senide eta lagunei berriz, zigor bat. Horregatik, Euskal Herriaren Lagunok politika zapaltzaile eta anker honekin amaitzeko beharrezkoa iruditzen zaigu egoera honen berri ematea eta lau haizeetara zabaltzea”, esan dute ohar batean.

Eginen diren ekimenen artean hitzaldi informatiboak, dokumentalen proiekzioak, eskuorri banaketak, herri afariak… izanen dira, eta guztia jarraitzeko Twitterreko #dispersiOFF traola erabiliko da.

Gehiago