CNTko militante bat deklaratzera deitu dute Villafrancako udal-igerilekuetako lan-gatazkan parte hartzeagatik

Apirilaren 28an, CNTko militante bat deklaratzera deitu dute Villafrancako udal-igerilekuetako lan-gatazkaren testuinguruan enpresaburuaren aurkako kalumnia-delitua egotzita. CNTk jakinarazi duenez, Iniciativa por la Ribera eskuin muturreko alderdiko enpresaburu eta politikari honek beste bi pertsona ere salatu ditu prozesu judizial honetan, eta lan sindikala egitea ez dela delitua aldarrikatu du hurrengo komunikatuan.

2022-ko apirilak 21

Apirilaren 28an, CNTko militante bat deklaratzera deitu dute, Gestión y Eventos Lázaro enpresak jarritako kereila baten ondoren, Villafrancako udal-igerilekuetako lan-gatazka baten testuinguruan. CNT sindikatuari enpresaburuaren aurkako kalumnia-delitua leporatzen zaio, gatazka horretan sindikatu-lan hutsa egiteagatik.

Etekinak lortzeko “Guztiak balio du” horren deriba enpresariala sindikalismo horizontalarekin borrokatuko dugu beti. Ez dugu atzera eginen bortxa eta mehatxuen aitzinean, eta ez dugu pribilegio edo dirurik onartuko isil gaitezen. Hori dela eta, gaur egoera honen aurren gaude.

Botere judiziala beren interesen menpe jartzeko eta egoera publikoki salatzeari uzteko arma gisa erabiltzen dute. Baina gugan efektua guztiz kontrakoa da. Ez gaituzte isilduko, eta gaur inoiz baino ozenago oihukatzen dugu. SINDIKALISMOA EZ DA DELITUA. Eta ez hori bakarrik, gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa dela sinistuta gaude, lan-errealitateari erreparatzearekin aski baita.

Langile klaseak hilabetearen amaierara iristeko dituen zailtasunak gero eta handiagoak dira. Prekarietatea gure lantokietan, auzoetan eta etxeetan hedatzen da. Ezin dugu askatasun sindikalaren aurkako eraso hau klase-sindikalismoa, mugimendu feminista, etxebizitzarena edo langile-klaseak gure duintasuna defendatzeko sortutako edozein egitura jasaten ari den olatu errepresibotik aldendu.

Hori da, hain zuzen ere, beren jarduera ekonomikoa udal-administrazioen azpikontratetara bideratzen duten enpresa horien benetako beldurra. Lagunak denak elkarren artean, pastela banatu eta praktika hauek iraunarazten dituzte. Eta botereak dituen tresna guztiekin beldurtzen saiatzen dira hori publikoki salatzen duena.

Iniciativa por la Ribera eskuin muturreko alderdiko enpresaburu eta politikariak beste bi pertsona ere salatu ditu prozesu judizial honetan, Villafrancako udal igerilekuetako gatazkarekin sare sozialetan elkartasuna adierazteagatik.

Hortaz, uste dugu hemen epaituko dena langileriaren arteko elkartasuna eta elkar laguntzeko praktikak izango direla, edozein gatazkaren aurrean bide judizialetik ateratzen den askatasun sindikala zalantzan jartzen den bitartean.

Horrelako erasoen aitzinean, langile-klaseak sareak ehunduz soilik erantzun dezake, elkarrekiko laguntza praktikan jartzeko egiturak sortuz eta esplotaturik, esplotatzailerik, zapaldurik eta zapaltzailerik gabeko gizarte baterantz aurrera eginez. Badakigu justizia instituzionala beren boterearen beste atal bat baino ez dela. Guk justizia sozialaren alde borrokatzen dugu.

Gehiago