CNTk Altsasukoen gazteen aldeko mobilizazioekin bat egiten du “benetako askatasuna eta justizia” aldarrikatuz

Ohar bat kaleratu dute Altsasuko gazteek eta auzokideek jasandako kriminalizazioa salatuz.

2019-ko urriak 24

CNTtik Altsasuko herriaren eta altsasuar gazteriaren errepresio, jazarpen eta kriminalizazio aurkako elkartasun sakonena adierazi nahi dugu. Hauek, Auzitegi Gorenaren epai zentzugabe eta neurrigabean amaitu baitute. Estatuaren errepresio aparatuaren emaitza izan da, identitate propioa duen langile herri baten kontrako basakeria. Etorkizuna izan du jomuga, gainera, gazteria.

Ohartarazi nahi dugu nola interes pertsonalek, jardun polizialek, instituzionalek eta judizialek gertakari lokala zirko politiko/mediatikoa bilakatu duten. Horretarako, estatuaren zigor makinaria ezinbesteko izan da, gertakaria zuhurtasunetik urrunduta perbertsio politikoarendako zelai bihurtu duelako. Gibelean herri baten sufrimendua egon da.

Honekin gutxi ez eta sarritan goraipatzen duten botere bereizketak, berriro ere, nafar gazteria kolpekatu du, epaiketa politiko eta beren ondorio latzen bitartez: Kartzelaratutako 8 gazte, inongo justifikaziorik gabe eta askatasuna lortzeko aukera eskasekin.

Guzti honek gure printzipio anarkosindikalistak berresten ditu, benetako askatasunaren aldeko apustua eta egiazko justiziarena. Instituzioetatik urrun, itxurazko demokraziatik, estatutik, alegia. Langile klaseari zentzuzko erantzunak emateko gai ez den estatutik, sufrimendura eta babesgabetasunera kondenatzen duelarik.

Horregatik, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzen dituzten mobilizazioekin bat egiten jarraituko dugu. Estatua eta bere errepresio eta zigor makinaria makurra mespretxatzen jarraituko dugu. Antolatzen jarraituko dugu langile klaseari erantzunak ematen saiatzen. Injustizia guztiekin elkartasuna adierazten. Den tokian dela.

Gehiago