CGTk lan banaketaren aldeko elkarretaratzea eginen du abenduaren 26an Parlmentuaren aurrean
"Lan gutxiago egitea denok lan egiteko" lelopean, abenduaren 26an eguerdiko 12etan CGT-LKN sindikatuak Parlamentu aurrean elkarretaratzea eginen du.
2021-ko abenduak 22
Langabezia iritzi-inkestetan gizarte-arazo kezkagarriena bezala agertzen da. Baita politikarien adierazpenetan ere, guzti hau konpontzeko neurri zuzenik hartzen ez bada ere. Helburua beti ekonomia suspertzea da, eta langabezia murriztea, berriz, suspertze horren zeharkako ondorio gisa lortzea espero da.
Baina ekonomia suspertzea ez da posible, ezta desiragarria ere, baliabideak agortzen eta klima eta ingurumen-arazoak areagotzen ari diren egoera batean. Hori gertatuko den kasu hipotetikoan, teknologia aplikazio oso azkarrak eta produktibitate-hazkunde etengabeek langabeziaren murrizketan hazkundearen eragina askoz txikiagoa izatea eraginen lukete.
Hala, “krisi” une bakoitzean, jarduera ekonomikoaren gutxitzeak, langabeziari eragiten dio zuzenean, alabaina, suspertze-uneetan ez da langabezi xurgapen antzekorik gertatzen, eta, beraz, egiturazko langabezia hazi egiten da. Hurrengo desaktibazio-aldian egiturazko langabeziaren zifra okerrago horietatik abiatuko gara, eta gauzek okerrera egiten jarraituko dute.
Nafarroan langabeziaren zifrak konparatiboki ez dira beste autonomia batzuetakoak bezain txarrak, baina hori ezin da jarduerarik ezaren aitzakia izan. 2007az geroztik, Nafarroan langabezia 30.000 eta 50.000 pertsona artean mugitzen ari da, % 10 eta ia % 20 bitartean. Onartu ezin ditugun zenbaki iraingarriak, eskandalagarriak, eta eredu sozial bidegabe baten adierazgarriak direnak, bizitzak murrizten dituena eta pertsona asko bide bazterrean uzten dituena, nahiz eta kontrakoa aldarrikatu. Langabeziak neurri zuzenak behar ditu.
Langabeziaren aurkako neurri zuzen bakarra Nafarroako Gobernuaren aldetik 2014ko maiatzean hartu zen, Administrazioan enpleguaren banaketa sustatzeko neurriak jasotzen zituen foru-dekretu bat onartuz. Ez zen anbizio handikoa, baina urrats bat zen. Oro har, kontua zen lanaldi-murrizketa bati heltzen zioten pertsonek, zegokien soldata-murrizketa baliokidearekin, Administrazioak konpromisoa hartzen zuela haiek ordezkatzeko eta gizarte-segurantzako kotizazioari % 100ean eusteko. Enplegu ez oso egonkorra sortzen zen, eta, bere garaian, neurri hori ez zitzaigun nahikoa iruditu, baina izugarria da ordutik ustez aldaketaren aldeko gobernuek eta gobernu aurrerakoiek langabeziaren aurkako neurri aktiboetan urrats bakar bat gehiago eman ez izana.
Horregatik, 2014ko 39. foru-dekretu hura hobetzea eta zabaltzea proposatzen dugu.
• Lanaldia murrizteko moduak dibertsifikatuz.
• Galera ekonomikoen zati bat diruz lagunduz, batez ere soldata txikiagoa duten kategoriena.
• Plana enpresa pribatura hedatuz, beharrezko aldaketak eginda.
Borondatezko neurriak baino ez dira, eta langileek baliatu ahal izanen dituzte edo ez. Epe ertainean langile guztiei luzatu beharko litzaieke, eta urratsak eman beharko lirateke norabide horretan, neurri horiek arautuko dituzten legeen edota negoziazio kolektiboaren bidez.
100 urte baino gehiagoko 8 orduko lanaldiaren ondoren, eredu ekonomiko eta laboral hau birpentsatzeko beharra iritsi da, desberdintasunak areagotu baino egiten ez dituena, emakumeak sartu dituena klase ezegonkor berri batean bihurtzeko, erritmoak inposatzen dizkiguna eta estali ezinezko premiak sortzen dituena. Geldiarazi beharra dago.
Enplegua banatzearen alde egiten dugu, langabeziarekin amaitzeko modu eraginkor eta solidario bakar bezala, eta, aldi berean, bizi-kalitatea hobetzeko, beste jarduera batzuetan eman daitekeen lan-denbora libre utziz, hala nola zainketak eta zereginak partekatzean, gizarte-partaidetzan eta errealizazio pertsonalerako beste edozein modu. 70 urtera arte lana egiten nahi gaituzte, aurten Nafarroan gazteen artean %31ko langabeziara iritsi garenean.
Gobernuei langabezia geldiarazteko lan-banaketatik, aparteko orduen desagertzetik eta erretiro-adina aurreratzetik soilik pasa daitezkeen neurri zehatzak eskatzen dizkiegu. Borroka gaitezen 30 orduko astearen alde, egunean 6 orduko lanaldiaren alde.
Lan gutxiago egin dezagun guztiok lan egiteko.
Zatoz abenduaren 26an eguerdiko 12etan CGT-LKN sindikatuak Parlamentu aurrean deitzen duen kontzentraziora.
Gehiago

Pasaiako Badiaren biktimen senideek aitortza ondoren justizia lortu behar dela aldarrikatu dute

Burlatako Gaztetxeak manifestazio bat eginen du nahiz eta Udaletxeak desalojoaren aukera baztertu eta negoziatzeko prest agertu den
