CAF enpresak Palestinako okupazioan duen inplikazioa salatu dute

Asteartero bezala, BDZ-k manifestazioa antolatu du Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan zehar. Bertan, duela bost urtetik, CAFek Jersualemgo hiria eta Palestinan eraikitako legez kanpoko kokalekuak konektatzen dituen tranbia sarea eraikitzen eta kudeatzen dituela salatu dute. Eta, beraz, EAEko eta Nafarroako gobernuek CAF enpresari egiten dioten inbertsio edo laguntza publiko guztiak bertan behera uztea exijitu dute, proiektu hori bertan behera utzi arte. Bukatzeko, BDZtik ekainaren 14an, Donostian eginen den manifestazio nazionalarekin bat egiteko deialdia zabaldu dute.