Buztintxuriko jaiak ospatuko dira, hirugarren urtez, asteburu honetan

Adin guztiendako egitarau oparoa prestatu dute Jai Batzordetik. Ostiralean hasiko dira eta igandera arte luzatuko dira jai herrikoiak.

2014-ko irailak 16

Hau da jaien egitaraua:

OSTIRALA 19:

10:00etan Jai Gunearen muntaketa. ZATOZ LAGUNTZERA!

18:00etan Kalejira koloretsua auzoko kultur taldeekin (erraldoiak, buruhaundiak, dantzariak, joaldunak, txistulariak, Trikiteens trikitilariak…). Buztintxuriko Auzo Elkartetik.

 

19:00etan Txupinazoa.

 

19:15ean Dantzak eta Buztintxuriko Erraldoiak.

 

20:00etan Pintxo Pote auzoko tabernetan zehar Trikiteens trikitilariekin.

 

21:00etan Larrain Dantza.

 

21:15ean Kontzertua. MALASTRAZAS, MUSUTROCK (rock bertsioak) eta JARAUTA 69 taldeekin.

 

21:30ean Gurpildun Zezentxoak eta Zezensuzkoa, Buztintxuri Taberna dagoen plazan.

 

22:00etan Bokata jatea. Etor zaitez zure bokatarekin musikaz eta giroaz gozatzera.

 

 

LARUNBATA 20:

09:00etan Dianak Buztintxuriko Gaiteroekin auzoko kaleetan.

11:30ean Erraldoi eta Buruhaundien Konpartsaren irteera.

 

12:30ean Haurrentzako jolasak auzoko BUZTINTXUREANDO TXURI taldearekin Osasun Etxearen parean.

 

14:00etan Kaldereteak.

 

17:00etan Kafe-kontzertua Muthiko Alaiak Fanfarrearekin.

18:00etan Txokolate jana auzoko Txistulariekin Pizzeria Buona dagoen plazan.

 

19:00etan Kalejira Muthiko Alaiak Fanfarrearekin.

 

19:30ean Mozorro Desfilea eta Koreografia girotuak. Kartel Lehiaketaren sarien banaketa. Guztia PABLITOMIX DJ RESIDENTEak giroturik.

 

21:00etan Larrain Dantza.

 

21:30ean Gurpildun Zezentxoak eta Zezensuzkoa, Buztintxuri Taberna dagoen plazan.

 

22:00etan Bokata jatea. Etor zaitez zure bokatarekin musikaz eta giroaz gozatzera.

 

00:00etan PABLITOMIX DJ RESIDENTEarekin dantzaldia.

 

 

IGANDEA 21:

 

09:00etan Dianak Buztintxuriko Gaiteroekin auzoko kaleetan.

10:00– 14:00 Artisau Azoka, Osasun Etxearen plazan.

 

10:00etan Auzoko Joalduen irteera Auzo Elkartetik.

 

11:00etan Erraldoi eta Buruhaundien Topaketa. Parte hartuko duten konpartsak: BUZTINTXURI, MENDILLORRI, SANDUZELAI, ERROTXAPEA, FALTZES eta EZPELUR.

 

11:00-14:00 Hartu zure potea Jai Guneko barran eta eraman TXISTORRA PINTXOA doan.

 

12:30ean Mexikar Kontzertua DUO JALISCO taldearekin.

 

14:00etan Herri Bazkari autogestionatua.

 

17:00 –20:00 Artisau Azoka, Osasun Etxearen plazan.

 

17:00etan Kontzertua MUSIKOLORE taldearekin (haurrentzako bertsioak).

 

20:00etan Gurpildun Zezentxoak eta Zezensuzkoa, Buztintxuri Taberna dagoen plazan.

 

21:00etan Jaien Bukaera. Jai Gunea biltzera. ZATOZ LAGUNTZERA!

 

OHARRA: Jarduera guztiak, bereziki aipaturikoak izan ezik, Jai gunean izango dira (Buztintxuri Pasalekuan).

Gehiago