“Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!” lelopean euskaltegiek euskara berreskuratzeko egiten duten lana goraipatu du AEKk

2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era Korrikaren edizio berri bat egiteko asmoa iragarri du gaur AEK-k Euskal Herriko 80 herrietan egindako ekitaldietan. “Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!” lelopean, euskararen aldeko koordinadorak hizkuntza berreskuratzeko euskaltegietan egiten den lana nabarmendu nahi izan du, eta zentro hauek behar duten laguntza azpimarratu dute.