BSHren itxiera salatu dute langileek, eta krudelkeria leporatu diote enpresari

Eskirotzeko enpresak onurak ematen dituen arren, zuzendaritzak ixtea erabaki du eta guztira 650 langile kaleratuko ditu, eta beste 400 inguru kaltetuak izanen dira. Gaur goizean lantegiaren sarrera blokeatu dute eta tentsio uneak bizi izan dira Foruzaingoarekin.