BSHko zuzendaritzak Eskirotzeko lantegiaren itxiera iragarri du, behin betikoz

Datorren astean hasiko da EEEaren negoziazioa, eta 655 langile kalean geratuko dira. Horrela jakinarazi die Industria ministerioa eta Nafarroako Gobernuari gaur goizean izandako bileran.

2025-ko ekainak 9

Iturria: Euskalerria Irratia/Naiz.eus

Ministerioak, Foru Exekutiboak eta enpresa batzordeak itxiera atzeratu zezala eskatua zioten, lantokiaren etorkizuna bermatuko zuten proiektuak garatzeko, baina BSHko zuzendaritzak ez du kasurik egin. Maria Chivite Nafarroako lehedakariak astelehen honetan helarazi dio BSHk Ezkirozen duen zuzendaritzari “irmoki errefusatu” duela kaleratze kolektiboaren hasiera jakinarazi izana. Chivitek “erabateko akatsa” iritzi dio iragarpen horri, eta Nafarroako Gobernuak lantegiaren birindustrializazioan duen “konpromiso bikoiztua” azaldu du. Horren berri eman diote jarraian enpresa-batzordeari, eta Foru Gobernuak “azken hilabeteetako lankidetza leialari” eutsiko dio etapa berri honetan.

Langile Batzordea, «alternatiba egingarri» bat bilatzeagatik

BSH Ezkirotzeko enpresa-batzordeak, lantegia itxiko dela iragarri ondoren, beharrezkotzat jo du lanean jarraitzea «alternatiba bideragarri eta egingarri» bat gauzatu ahal izateko.

Hala adierazi du enpresa-batzordeko presidente Juanjo Hermoso de Mendozak (LAB) Bartzelonako aireportutik komunikabideetara bidalitako bideo batean. Bertan, hegazkina zain dute Bruselara joateko, lantegiaren etorkizunari buruzko bilera bat egiteko.

Hegaldiaren zain zeudela, enpresak eskatutako itxiera-epea luzatuko ez duela baieztatu dute.

Batzordeko presidenteak baieztatu egin du Nafarroako lantegiko seiehundik gora langileak kaleratzeko iragarpena, «antolaketa- eta ekoizpen-arrazoietan» oinarrituta, eta nabarmendu du Nafarroako Gobernuak jakinarazi diela lantegiaren berrindustrializazioaren aldeko konpromisoa, eta, beraz, «alternatiba bideragarria eta egingarria izan dadin lanean jarraitzearen» alde agertu da.

Gehiago