“Bizitzaren garestitzea gelditu!” lelopean manifestazioa egin du Iruñean Kontseilu Sozialistak

Manifestazioan argindarraren, gasaren, elikagaien edota gasolinaren prezioen gorakada salatuko dituzte. Krisialdi ekonomiko eta soziala testuinguruan, pandemia bat eta gero, "mundu mailako agintariek gerra batean sartu gaituzte" eta gerraren gastuak "herritar xumeek" ordainduko dituztela salatu dute. "Batzuk gerrarekin euren poltsikoak betetzen ari diren bitartean, besteok ezin dugu hilabete bukaerara iritsi", azpimarratu dute.