“Bilerak egitea, kontzertuak antolatzea edo prentsaurrekoak ematea ez dira nahikoak gu espetxeratzeko”

Iker Moreno eta Jon Patxi Arratibel "Xafan" apirilean epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean beste lau lagunekin batera, eta bizi izandakoari buruz eta epaiketari buruz hitz egin dute HamaikaTBko kameren aurrean. Xafanek "aztnugal" hitza idatzi zuen bere abizenaren ordez Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta zegoenean egin zuen deklarazioan.