Bihar Noaingo bataila gogoratuko dute

Bihar larunbata, Nabarraldek Noaingo Martxaren edizio berri bat ospatuko du, 1516-2016 Piarres Nafarroakoa lemapean. Getzen dagoen oroigarrian 9.30etan izanen da ekitaldi txiki bat eta ondoren abiatuko da martxa Iruñerantz. 12.15etan ongi etorria emanen zaio martxari Foruen plazan. Amaierako ekitaldia Burgoen plazan izanen da, 13.30etan. Noaingo Aste Kulturaleko hitzaldi zikloaren azken hitzaldia izanen da gaur Luis Maria Martinez Garate hizlariarekin.