Bigarrenez ospatu dira Ager Topaketak “euskararen etorkizuna marrazteko”
Pasa den larunbatean Andosillan Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko euskaltzaleak batu ziren zonalde hauetan euskara bultzatzeko dinamikak indartzeko xedearekin.
2023-ko ekainak 6
Goizean goizetik egun garrantzitsu bat zela sumatzen zen Andosillan. Ager topaketak ziren. 09:30etan hasi zen jendea iristen Casinora. Ager zonaldeko txoko ezberdinetatik iristen zen jendea, Tuteratik , Garesetik, Larragatik, Tafallatik, Irunberritik, Berbintzanatik, Lizarratik… eta noski inguruko herrietatik ere, Lodosa, Sartaguda, San Adrian… 80 pertsona inguru bildu ziren, bereziki 3 helburu zituen topaketei hasiera emateko: Zonaldeko euskaltzaleak bildu, bitarteko edota baliabideak eskaini eta euskararen etorkizuna marraztu.
Jardunaldiei hasiera emateko Andrea Gar-ek Ager zonaldeko euskalgintzaren aktiboen ikerketaren emaitza eman zuen, bertan euskarak zonaldean dituen aktibo horien berri emateko. Ondoren euskara ardatz izanik bi proiektu azaldu ziren: Union Tutera eta Laudioko Faktoria. Atsedenaldia eta indarrak hartzeko momentua iritsi zen hamaiketakoarekin.
Euskaltzaleak baliabideak eskuratzea lehenetsi zuen Agerraldiak topaketa hauetan: familiak, baliabideak eta euskara; despopulazioa eta euskara; migrazioa, integrazioa eta euskara; dirulaguntzak (Euskarabidea); haurrak, nerabeak eta euskara eta Barne komunikazioa eta saretzea.
Tailerrak bukatzean, ekitaldi bat ospatu zen Bea pailazoak gidatuta, eta irribarren bat jarri zitzaion egunari.