“Bidegabekeria hau absurdoa da”, diote Mikel Albisuren kontrako jazarpenaren aurkakoek

Mikel Albisu euskal preso politiko oiharen aurkako jazarpenari erantzunez, Aurizberriko irakurle taldeak martxan jarritako "Eman Bakea Literaturari" ekimena-k Nafarroako eta Euskal Herriko irakurle taldeen dinamizatzaile eta irakurleen atxikimendu ugari jaso du. Momentuz, 37 dinamizatzaileek eta 276 irakurleek bat egin dute manifestuarekin, eta Euskal Herri osoko 65 irakurle taldetako partaideak ageri dira.